XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mario Vargas Alemanian demokraziaz mintzo.

Gauza jakina da Mario Vargas idazle peruanoak politika mailan polemikak sortzeari dion atxikimendua.

Ezkerreko nahiz eskubiko errejimen totalitarioak gaitzetsiz buruturiko diskurtso ideologikoa bandera bezala hartua du jadanik eta polemika gogorrenak beharbada Alemaniako zenbait ezkerreko idazlerekin izan ditu, hain zuzen.

Herrialde horretako Inter Nationes erakundeak gonbidaturik joan da Latinamerikaz eraturiko ekitaldi batzuetara eta han betiko leloa aipatu du, bera demokraziaren alde paratu dela eta ezkerreko nahiz eskubiko errejimen oro gaitzetsi behar dela.

Mario Vargasek herrialde horretan politika mailako atxikimenduez gainera badu interes berezirik, irakurle andana ikusgarriak baititu.

Bere lanak etengabe itzultzen dira alemanera eta saldu ere asko saltzen baitu.

Latinamerikari buruzko ekitaldi horietan literatura eta politikari buruzko emanaldiez gainera, kontinente horretako foklorea eta arteari buruzkorik ere bada, musika eta erakusketa ugari eratu baitu aipatu erakunde horrek.

Mario Vargas ezkerretara eta Inter Nationes-eko zuzendaria Dieter W. Benecke.